martes, 23 de septiembre de 2014

Ormaiztegiko trenbideko zubiak 150 urte bete ditu

* post también disponible en castellano
 

Pasa den larunbatean, ondarea jakinarazteko blogger jakitun moduan egun PAREGABEA pasa ostean, Goierria bere tunel eta zubietatik zeharkatzean, Gipuzkoako erliebe korapilatsua duen lurralde honen paisaian hain garrantzitsuak diren azpiegitura hauek, bai komunikazio aldetik eta bai garapen industrialerako zein beharrezkoak izan diren pentsatzen nenbilen. 



Zein erraz izan behar den gaur egun lan hauek egitea (ez gaizki ulertu, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniari irakurleak, badakit batzuk badaudela eta- …;) XIX. mendean egitearekin alderatuta.
Ormaiztegiko zubi historikoaren  150 urteurrenean, eta berau eraikitzeko behar izan ziren 10.000 lagunengan pentsatu nuen, baita (oso ospetsua izan arren) gaur eguneko bere egoera malkarrean ere. Azkenik, ondasun hierarkizapenari buruz egin dut gogoeta. Zorionez, pausuz pausu, industria ondareak jendearen onespena irabazi du, gero eta kontzientziazio handiagoa dago gure artean. Niri behintzat, gero eta intesgarriagoa iruditzen zait gure arbasoen bizitzaren eta euren bizimoduarengandik hain gertu dagoen ondare hau; liluragarria, eta danok gertutik ezagutzen ditugun istorioez betetakoa iruditzen zait.


0. Vista del viaducto de Ormaiztegi tomada en 1864 por el francés Jean Laurent. Archivo de la Biblioteca Nacional. Ministerio de Cultura via blog Historias del tren
Ormaiztegiko zubiaren argazkia, Jean Laurent frantziarrak aterata. Liburutegi Nazionala, “Trenbide Historiak” blog-etik.
 
reharq_viaducto de ormaiztegi_patrimonio industrial



ORMAIZTEGIKO ZUBIA 1.864.urtetik

Ormaiztegiko zubia 1864ko abuztuaren 15en zabaldu zen eta Gipuzkoa Madrilekin eta Parisekin lotzea lortu zuen. Benetako egilea Alexander Lavalley izan arren, Eiffel izan zela egilea pentsatu da beti; agian ospetsua izateak daukan puntu erakargarriagatik. Baina zubia, Eiffel Dorrea baino 15 urte lehenago eraiki zen, beraz, badakigu nork hartu zuen nor eredutzat…

131 urtez etengabe erabilia izan ostean , 1995. urtean beste zubi modernoago eta lerdenago bategatik aldatu zuten,  aurrekoa baino interes gutxiagokoa.
reharq_viaducto de ormaiztegi_patrimonio industrial_estructura metálica


Juanjo Olaizolak, trenbide adituak, bere blogean aipatu duenez:
“ [...] Once de los puentes del ferrocarril del Norte eran de estructura metálica y los restantes de sillería. Entre los primeros sin duda destacaba el espectacular viaducto de Ormaiztegi que, con sus cinco vanos, 288 metros de longitud y 35 metros de altura máxima, superó en su día diversos registros a nivel nacional. Levantado sobre dos estribos y cuatro grandes pilares de sillería, sus vigas metálicas, realizadas mediante celosías múltiples, fueron diseñadas por el ingeniero francés Alexander Lavalley y fabricadas en los talleres que la sociedad ‘Ernest Gouin et Compagnie’ poseía en el parisino barrio de Batignolles. [...]” * Los cinco pilares de hormigón corresponden a un refuerzo en su reconstrucción tras ser dinamitado en tramos en la Guerra Civil.
 
viaducto de ormaiztegui_15 agosto 1864_Alexander Lavalley_
 
INDUSTRIA ONDARE SAILKATUA


Goierrin dagoen industria ondare aberatsaren barruan (bere historioa, bere izaera, bere ekonomia eta bere bilakaeraren adierazgarria dena), Ormaiztegi zubia eta Beasaingo "Olaran" jantzi lantegia, Zeraingo Aizpea mehatze esparruarekin batera, Eusko Jaurlaritzak kultur interesdun monumentu sailkatu dituen hiru industria ondasun ale bakarrak dira.
 
Baina legeak egiteaz gain (desagerpena sahiesteko oinarrizko baliabidea dena) gure ondarea mantentzeko boterea herrian bertan bizi da; heziketa, implikazio eta kontzientziaziozko kontua da. Blogarekin hasi nintzenetik beti esan dudanez, “Ondo ezagutu barik, ezin da ezer zaindu, babestu… eta gozatu!)


aniversario_zorionak_viaducto ormaiztegi_150 años_catalogado_


ONDASUNAREN DINAMIZAZIOA

Helburu honekin, Zumalakarregi Museoak (Lurdes eta Ane KEMENTSUEKIN) eta baita udaletxeak ere (Aitor eta Eli, A ZER NOLAKO lana) , 150. urteurrena zela eta, ekintza asko antolatu zituzten zubiaren aldamenean ala zubiaren azpian gozatzeko. Han batu ziren adin guztitako personak, eta haur asko…euren onena emanez eta bereziki etorkizuna eskainiz!

Ospakizuna argazki lehiaketarekin hasi #trenzubiak150urte eta pasa den ostiralean “enTRENvistas” erakusketarekin ireki zen. Ekimen honetan Zumarragako Josemari Aleman margolariaren 24 artelanez disfrutatzeko aukera izango duzue, azaroaren 15era arte gutxienenez (Munduko Ondasunaren eguna).
 
viaducto de ormaiztegi_patrimonio industrial_tirolina


Kultura Turismo Aktiboarekin elkartzeko asmoz, ormaiztegitarrak zubi zaharraren zutaben arteko distantzia tirolinetan zeharkatzera animatu ziren. Arratsaldean, urtebetetze guztietan moduan, pastela egon zen. Hortxe bertan, zubiaren marrazki batekin apaindutako bizkotxo itzela prestatu zuten. Goxo goxoa zegoen (blogger berritsuok pastelak ditugu gustoko), gainera, zeinen goxoak diren elkarbanatutako gauza guztiak!
 
aniversario_zorionak_viaducto ormaiztegi_150 años_gozotegi aintzine


2015 INDUSTRIA ONDASUNAREN URTEA

2015. urtea industria ondasunaren urtea izango da eta seguru nago ospakizun hau bere onerako izango dela, ezagutzera emateko. Eta ni, hemendik, adi egongo naiz zuei jakinarazteko, beti egin dudan moduan: Artiach lantegiak daukan bizitza berria kontatuz, Gernikako Astra tailer zaharreko arte sortze lantegi berria erakutsiz, Bilboko Harina okindegia (gauregun administrazio eraikuntza dena) berria bisitatuz, San Mameseko estadioaren berri emanez (a zer nolako liskarra arkuaren kontura!) edo Euskal Herriko Lan Publiko eta Industria Ondareko Elkartearekin partekatu nuen bizikleta errepidea Bizkaiko Mehatzaldeko ondasuna ikusteko zabalduz (txalo beroak beraientzat!).


Darorren asteartean, gehiago!



Zuk ere ondasunari buruzko ideiarik baldin baduzu edo proiekturen bat martxan jarri baduzu (komunikazio, esku hartze, sailkatu ezin duzun zerbait), eta nirekin bat lan egin nahi baduzu, info@reharq.com helbide elektronikora idatzi; helbide hau ondasunari buruzko gogo handiko proposamenak jasotzeko prest dago eta!


Fotos por reharq* en septiembre de 2014, salvo especificación en pie de foto.
Fuentes consultadas: Museo Zumalakarregi de Ormaiztegi, Ayuntamiento de Ormaiztegi y blog Historia de trenes.
En reharq* no practico ni creo en ‘el corta-pega’. Valoro los trabajos de investigación, las fotografías y las opiniones de los demás como si fueran las mías. Por eso siempre, nombraré y recomendaré la fuente, en el caso de que me base en material que no sea de mi propia autoría. ¡Haz tú lo mismo si tomas contenidos de este blog! :-)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Enter your email address:

Delivered by FeedBurner

ShareThis